XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Jauna! Ez ler egin arazi gure aurrekoei erantsi zenien bezelako zamaz.

Gure Jauna! Eraman ezin dugun zamarik ez guri bizkarreratu.

Gure utsak ezeztu! Barka iguzu! Erruki zatzakigu! Zu zera gure Jauna: eman indar sinisgabeen aurka.

7. Esker otoitza / 137-garren salmoa / Errepika:
Eskerrak Zuri
Jaunen Jauna
Gurekin ari
zaituguna
.

8. Azken agurra / Al Salamo Alaycom wa Rahmatu Allah / Pakea eta Jainkoaren errukia bitez zuekin.

LITURJI-IDAZKARITZA. DONOSTIA. DONOSTIKO APAIZEI

Urtea zear liturji-aldi guztiak ez dira berdiñak; batzuek besteak baño sendoagoak.

Sendoenetan degu Garizuma.

Orregatik euskaldunen artean ere liturji-egarri bizia sortuarazi nai genduke.

Azkenengo urteetan zertxo bat egiñak gera.

Aurten zuekin batean beste zerbait egitea, atsegin litzaiguke.

Bikario eta Arzipresteekin itzegin degu.

Gure asmoa ontzat eman dute: Donostiko euskaldunei Pazkoa bear bezela ospatu dezaten lagundu nai genieke.

Ortarako itzaldi batzuek eratu ditugu Bataioko eta Aitortzako sakramentuak aztertzeko.

Bear-bearrezkoa bait-da gaurko kristauak bi sakramentu auen mamia ondo ezagutzea.

Itzaldiak ez dira izango sollak: bildutakoak kantu eta otoitz ere egingo dute danak batean.

Billera auek aita kaputxinoen elizan egingo ditugu, epaillaren 29tik jorraillaren 2ra, arratsaldeko 8tan.

Egitaraua, au izango da; mesedez, adierazi zuen elizetako kristauei.